lunes, 28 de mayo de 2007

NIRE EGUNEROKOA

SARRERA

Hurrengo lerroetan ikasgai honetan egunero egin dugunaren laburpentxo bat topa dezakezue. Erabilitako programa desberdinen aplikapenak modu labur batean azalduak daude, ez zehatz mehatz, baina bai ulertzeko moduan.



Lehenengo hiru asteetan...
Nererekin ipuin multimedia egiten hasi ginen, Hasieran Power Point-eko azalpenak jaso genituen eta ondoren lanari ekin genion. Ipuina asmatua, edota dagoeneko idaztia zegoena izan zitekeen.

Guk antzerki batean oinarrituz gure ipuina moldatu genuen. Haur batzuk hartu genituen protagonista, hauei argazkiak atera eta ondoren fondo desberdinetan itsasten genituen. Lan dexente hartu genuen, hasieratik ez genekielako eskaneatu eta fondoa trasparentatzeko aukera bazegoenik, orduan guk moztu eta itsasten denborora ugari galdu genuen.

Ahotsarekin ere arazotxo batzuk izan genituen, nahi ez genituen soinuak ere grabatzen zirelako gure ahotsarekin batera; baina bestela oso ongi. Egia esan dexente ikasi ahal izan dugu lan honi esker.


07/04/23



Lehenengo plataforma hau ireki dugu, norberak bere helbidearekin. Hemengo informazioa begiratuz ikusi ahal izan dugu zer landuko dugun hurrengo asteetan.

Ondoren, googlen gure kontu propioa sortzeari ekin diogu, datuak bete eta hotmailera bidalitako link-ean zapalduz beste orrialde batera sartu gara. Bertan ikusi ahal izan dugu zein aukera eskaitzen dituen googlek, eta eta Picassa programa hautatu dugu frogak egiteko. Bertan argazkiak igo daitezke, orduan guk, bertako datuak bete eta gero, albuna sortu eta ondoren cargador basico klikatu (beran). Ondoren examinar eman eta argazkiak aukeratu ditugu. Argazkiak igotzeko agindu ondoren, "incrustar en.." klikatu eta betran agertzen den testutxo hori aukeratua dagoelarik, kopiarri eman.

Berriz, plataformara itzuli gara eta egunerokoan sartu ondoren, <> botoia sakatu, eta pegarri eman diogu. Adosi eman eta argazkia atera da automatikoki. Jarraian idazteko agindu digu, gaur egin duguna laburbilduz.


07/04/24

PHOTO STORY


Gai bat aukeratu eta berari dagozkion argazkiak topatzeko agindua eman digu. HAutaturiko argazkiak gure "Z" karpetan sortu dugun "photo story" izeneko beste karpetan sartu ditugu.

Ondoren eskritorioan dagoen PHOTO STORY ikonoan klikatu eta programan sartu gara. Lehenengo lehioan argazkiak sartu ditugu, "importar fotos", eta bigarreneara pasa gara argazkien gainean nahi genuena idazteko. Bertan dauden lehio desberdinetan, ahotsa grabatzeko eta musika sartzeko aukera ere bada. Guk hori dena pasa eta azken lehioan berriz ere gure bideoa gorde dugu (browse klikatuz "Z" karpetako Photo story karpetan); ondoren reproductor de Windows-en ikusi ahal izan dugu.

Egindako bideoa googlera igo dugu gero. Lehenengo "Más" klikatu eta ondoren hor "video" saila hautatu dugu. Bertan examinar- en guk lehen gorde dugun bideoa hautatu dugu eta beharrezko datuak bete ditugu. Ondoren "incrustar este video en ..." bertan agertutako letra guztiak hautatu eta gure egunerokoan itsatsi dugu, atzo argazkiarekin egin genuen bezala, <> eman eta ondoren.



07/05/07

Klase bi orduetan egin behar dugun lan berriaren antolaketan jarri gara, baina informazio asko ez genuelako eskuan, ez dugu gehiegi aurreratu.

Lan berria ikastetxeen konparaketa da, lehenengo Word-en informazioa eman ikastetxeen deskribapena eginez, ondoren power point batean argazkiekin konparaketa bat egin eta ondoren, ahal bada blog batera igotzea izango da helburua.


07/05/08

Gaurkoan atzo hasitako lanarekin jarraitu dugu. Informazioa word en jasotzen eta ongi jartzen aritu gara eta ondoren power pointa nola joango dne antolatzen hasi gara.

Ez dugu bestelako ezer egin, beraz ez dut uste gehiago idazteko dudanik.


07/05/09

Hasieran lanarekin jarraitu dugu. Power pointarekin hasi gara, dugun informazioa laburtuz. Ikastetxe bakoitza deskribatuz....

Klasearen hasieraldean, Movie maker-en azalpenak jaso ditugu. Interesgarria da programa egia esan, bertan froga bat egin dugu ordenagailuko irudiekin eta ondoren karpetan gorde. Irudiak edota bideok hautatzeko aukera ematen du, musika sartzeko, afektuak, trantsizioa... nik uste erabilgarria izango dela. Bertan gure laneko argazkiak sartuko ditugu aurkezpenerako.

Ondoren berriz ere Power Pointarekin jarraitu dugu, dagoeneko itxura pixkat hartzen ari da.

07/05/15

Gaurkoan ere gure lanarekin jarraitu dugu. Power Pointa osatuz goaz pixkanaka. Datu guztiak bildu ditugu eta efektuak sartzea geratzen zaigu dena prest izateko. Word eko lanak ere azken errepasoaren zain daude, izan ere, behin informazioa eskuetan izanik guk manipulatu behar baitugu.

Gauzak horrela, hurrengorako geratzen zaiguna hasietakoak txukuntzea eta argazkiekin lanean hastea, baita Bloga sortzea ere. beraz, oraindik lan pixkat badugu, azkenean denbora eramaten baitu guzti honek. Hurrengoan movie makerra erabiliz argazkien muntaiarekin hasiko gara.

Halere, martxa egokian goaz eta dena ongi amaituko dugulakoan nago.


07/05/21

Gaurkoan blogarekin ibili gara.Taldeko 3 blog sortu eta ondoren bakoitzak bera sortu du. Bloga sortzeko, googlera joan gara eta blogger erabiliz hasi gara. Bertan taldeko paper zorroa beste blogekin elkartzen aritu gara, hau da, linkak jartzen. Horretarako, aukeratu hitza eta ondoren bertan agertzen den ikur bati eman eta nahi dugun linka bertan ezarri dugu.

Era berean, zenbait vinculo nola gehitu blogari ere azaldu digu. horretarako, plantillan sartu, eta hor "añadir un elemento de página" eman eta hor ondoren añadir vinculos hautatu dugu. Hor baita ere argazkiren bat edota bestelako dokumentuak zintzilikatzeko aukera ematen du.

Hoankoa da gure taldeko blog nagusia http://hb3tekno.blogspot.com/. Gauza dexente ikasi ditugu klase honetan, orain praktikatzea izago da garrantzitsuena.


07/05/28
Gaurkoan movie maker-a erabat amaitu dugu eta gure blogera igo dugu. Egia esan nahiko arazo izan ditugu. lehenengo googlera eraman dugu, hori nahiko erraz, baina ondoren, blogerak igotzeak nahiko buruhastu eman digu, ez baikenuen asmatzen. Baina azkenean kopiatu eta pegatu eginez, igo dugu. Word eta Power Pointeko dokumentuak igo ezinik ibili gara, ordenagailu oso mantzo zebilelako. Scribd, progrma blokatu egiten zenez, arazo dexente izan ditugu. gainera, hauek ingelesez egoteak ere ez du gehiegi laguntzen. Baina, azkenean lortu dugu, bai word dokumentua eta baita power point dokumentua ere igotzea.
Gure gunerokoak ere igotzen aritu gara. Baina, hemen ere, bideoak eta igotzeko banan banan aritu behar izan dugu, berriz ere googlera zuzenduz gure blogera igo aurretik.


07/05/29


Gaur, azken klasean, ipuin multimedian azaltzen diren irudiekin osaturiko movie makerra igo dugu blogera, hau pelikula gisa jartzea ezinezko izan zaigularik. Beraz, gure ipuin osoa ez, baina ipuinaren irudi batzuk ikusteko aukera inzago du blogera sartzen den orok.

Hau egin eta gero, blogei itxura ederragoa ematen saiatu gara, testutxoak sartuz... azkenean nahiko txukun geratu direlarik

lunes, 21 de mayo de 2007